2. ERABILERA

Atal hau oso zabala da Wikipedian. Aukera eta tresna ezberdin ugari daude bere baitan gure ekarpenak egin ahal izateko. Lehenik orriaren ezkerraldean dauden moduloak eta euren atalak eta ondoren artikulu bakoitzaren gainean aurkitzen diren “pestaña” edo fitxak azalduko ditut.

3.1. MODULOAK

Orriaren ezker aldean aurkitzen diren menuak dira modualoak. Lau modulo daude, euren baitan atal ezberdinekin: nabigazioa, bilatu, tresnak eta beste hizkuntzak.

· NABIGAZIOA

Modulo honetan Wikipediaren baitan aurkitzen diren bazter edo txoko guztietara joateko loturak aurkitzen dira.

o Azala

Bertan klikatuta Wikipediaren index-era joango gara, lehen orri nagusira.

o Wikipediako txokoa

Lotura honi emanda irekiko den orrian era guztietako hizketaldiak eta galderak egin ahalko ditugu. Artikulurengatik eztabaidatu, Wikipedia hobetzeko proposamenak egin, hizketaldi zaharkituak bilatzeko edo eztabaidak berriz zabaltzeko horria da Wikipediako txokoa. Honez gain, gainerako Wikipedistekin komunikatzeko txat bat ere eskaintzen zaigu.

o Albisteak

Zenbat artikulo sortu diren eta euren luzera jakiteko da orrialde hau. Orrialde honetan azken orduko berriak, artikuluen luzera eta erabiltzen ari gareneko hizkuntzari dagokion Wikipediari buruzko, 2005etik gaur arteko albisteak ikuskatu ahal ditugu.

o Aldaketa berriak

Wikipediako artikulu edo orrialde ezberdinetan egindako azken aldaketak orrialde honen bitartez jarraitzen dira.

o Ausazko orrialdea

Bertan klikatuta artikulu bat aleatorioki kargatuko da.

o Laguntza

Hemendik laguntza menuaren orrialdera joango gara. Bertan erabiltzaileek maiz izaten dituzten zalantzak argitzeko atal ezberdinak eskaintzen zaizkigu. Tutorial bat, oinarrizko formatuak azaltzen dizkigun estilo gida, artikuluak aldatzeko laguntza etab. Wikipediarekin astean eta manualik ezean, hemendik hastea da komenigarriena.

· BILATU

Modulo honetan aurkitu nahi dena idazteko eremu bat eta Joan eta Bilatu botoiak daude.

Eremua bete ostean Joan botoian sakatuta izen bereko artikulua zuzenean kargatuko du. Izen hori duen artikulurik ez badu aurkitzen, beste orrialde bat kargatuko zaigu orri hori ez dagoela sortuta adieraziz.

Bilatu botoian emanda, eremuan idatzitako hitza bere baitan duten artikuluen zerrenda erakusten digun orrialdea kargatuko zaigu

· TRESNAK

Atal honetan zenbait erabilera garrantzitsu aurkitzen dira artikuluen azken emaitza egoki bat lortzeko.

o Honekin lotzen diren orrialdeak

Gaudeneko orrialde edo artikuluarekin lotura egiten duten artikuluen zerrenda pantailaratzen zaigu aparteko orri batean.

o Lotutako orrialdeen aldaketak

Uneko artikuluarekiko loturak dituzten orrialdeetan emandako aldaketen historiala ikusteko orrialdea kargatzen zaigu, noiz, zeinek eta ze aldaketa eman diren jakiteko.

o Fitxategia igo

Atal honetan klikatuta fitxategiak igotzeko orrialdea kargatuko da. Bertatik aragazkiak eta media fitxategiak igo eta ondoren artikuluak editatzean fitxategi hauei erreferentzia egiñez loturak egin eta artikuluetan agertuko dira.

Fitxategi hauek ordea, Wikimedia Commons-en bitartez igo behar dira, bestela denbora batera fitxategiak automatiko ezabatu egiten dira. Wikimedia Commons-en ere beharrezkoa da izena ematea.

o Aparteko orrialdeak

Tresna honetan sakatuta lankideei zuzendutako orrialde berezien zerrenda bat kargatzen da. Batzuk oso garrantzitsuak dira artikuluen egituratze, ikusketa eta jarraipen egokirako. Tresna ezberdinetatik kargatzen diren orri asko aparteko orrialdeak dira eta hauetako batzuk, aldi berean, orrialdearen ezkerraldeko moduluetan ere aurkitzen dira.

§ Aipamenak

Geroago azalduta dagoen “Artikulu hau aipatu” tresnan klikatuta kargatzen den orrialdea da. Artikuluaren bibliografia eta estiloa erakusten ditu. Bilatzaile bat ere badago nahi dugun orriaren aipamenak bertatik bilatzeko.

§ Aldaketa berriak

Nabigazioa moduluan aurkitzen da orrialde honetara joateko lotura. Jada azalduta dago. Azalpenera joateko klikatu hemen.

§ Aldaketa gehien dituzten orrialdeak

Aldaketa gehien jasan dituzten orrialdeen zerrenda kargatzen zaigu aldamenean parentesi artean izan dituzten aldaketa kopuruarekin.

§ Argipen orrialdeak

MediaWiki:disambiguationspage orrialdean agertzen den txantiloietako bat erabiltzen duten orrialdeen zerrenda duen aparteko orrialdea kargatzen da hemen sakatuta.

§ Aurrizkien aurkibidea

Orrialde honetan bilatzaile bat agertzen da. Bertako eremuan nahi dugun aurrezkia sartu eta ondoren, aukeran zehaztu Wikipediako zein ataletan bilatu nahi dugun eremuan jarritakoarekin hasten den elementua.

§ Ausazko birzuzenketa

Aleatorioki kargatzen zaizkigu zuzenduak izan diren tituluak dituzten artikuluetara joateko loturak. Gaizki zegoen titulua eta titulu berria azaltzen dira.

§ Ausazko orrialdea

Nabigazio moduluko ataletako bat da, lehen azaldu dut. Bertara joateko hemen sakatu.

§ Babestutako orrialdeak

Zenbait orrialde babestuta edo erdi babestuta daude. Orri hauen zerrenda ateratzen da lotura honetan zapaldu ostean kargatuko den aparteko orrian. Ondorengo bilatzailea ere azaltzen da:

Bertan Wikipediako zein ataletan bilatu, baimena (aldatu edo mugitu), babeste maila eta tamaina minimo eta maximoak zehaztu ahal dituzu “Joan” botoiari eman eta bilaketa egiten hasi aurretik.

§ Berrikusketa gutxien dituzten artikuluak

Aldaketa gutxien jasandako artikuluen zerrenda duen aparteko orria bistaratuko zaigu.

§ Bertsioa

Hemen sakatuta kargatzen den orrian dabilkigun Wikipediaren bertsioa eta beste zenbait xehetasun erakusten dira, ingeleraz dago.

§ Bilatu

Bilatzaile bat kargatzen da, eremu bat eta “Bilatu” botoiarekin. Botoi honek “Bilatu” moduluan aurkitzen den izen bereko botoiaren funtzio bera betetzen du.

§ Birzuzenketa bikoitzak

Kargatutako aparteko orrialdean lerro bakoitzean lehen eta bigarren birzuzenketetarako loturak ikus daitezke, eta baita edukia daukan edo eduki beharko lukeen orrialderako lotura ere. Lehen birzuzenketak azken honetara zuzendu beharko luke.

§ Birzuzenketen zerrenda

Ondoren birzuzenketak jasandako artikuluen zerrenda erkutsiko zaigu.

§ Blokeaturiko IP helbide edo erabiltzaileak

Lotura honekin kargatzen den orriak blokeatutako Ip-ak eta erabiltzaileak, blokeatu deneko data, blokeatzeko arrazoiak etab. Erakutsiko ditu.

§ Erabili gabeko kategoriak

Inongo orrialde edo kategoriak erabiltzen ez dituzten artikuluen zerrenda azalduko zaigu aparteko orrialde batean.

§ Erabili gabeko txantiloiak

Orrialde honetan beste edozein orrialdetan erabiltzen ez diren txantiloi izen-tarteko orrialdeak zerrendatzen dira.

§ Erabiltzaile zerrenda

Wikipedian izena emanda dauden erabiltzaileen zerrenda agertzen da orrialde honetan.

§ Erabiltzen ez diren irudiak

Aparteko orri honetan erabiltzen ez diren irudiak erakusten dira.

§ Erregistroak

Orri honetan igoera, ezabaketa, babes, blokeaketa eta administratzaile erregistroak erakusten dira. Zerrenda mugatu dezakezu erregistro mota, erabiltzaile izena edo eragindako orrialdea aukeratuz.

§ Eskatutako kategoriak

Eskaeraren bat izan duten kategorien zerrenda ikusten da orri honetan.

§ Estatistikak

Aparteko orria honetan gunearen eta erabiltzaileen estatistikak begiratu ahal dira. Adibidez artikulu, erabiltzaile eta administratzaile kopurua ikusi ahalko ditugu.

§ Fitxategi berrien galeria

Azkena igotako fitxategiak ikusi ahalko ditugu, igotze dataren arabera ordenatuta.

§ Fitxategi bidea

Aparteko orri honekin fitxategi baten izenetik abiatuta bere helbide fisikoa edo path osoa atera ahalko dugu.

§ Fitxategia igo

Aparteko orrialde honetan irudiak igo ditzazkegu Wikipediara, hauek bertako artikuluetan atera ahal daitezen.

Aurrerago era zehatzagoan azaltzen ditut orri honen nondik norakoak. Artikulua aldatzeko fitxa edo “pestaña”-n artikulua editatzeko “Erantsitako irudia” botoiak orri honetara gakartza.

§ Gadgets
§ Gehien loturiko kategoriak

Elementu kopuru handienarekin lotura duten kategorien zerrenda agertzen da orrialde honetan.

§ Gehien lotutako artikuluak

Bere baitan beste orrialdetara lotura gehien dituzten artikuluen zerrenda erakusten zagu.

§ Hautsitako birzuzenketak

Zuzenketak bertan behera utzitako tituluen zerrenda agertzen zaigu hemen.

§ Hizkuntza loturarik gabeko orrialdeak

Hizkuntza bakarrean dauden artikuluen zerrenda.

§ Hobespenak

Lehen azaldu du atal hau. Bertara joan.

§ Honekin lotzen diren orrialdeak

Tresnak moduluko atal bat da, lehen azaldu dudana. Bertara joan.

§ Irudien zerrenda

Wikipediara igotako irudien eta bere xehetasunen zerrenda pantailaratzen da.

§ Izen ezberdineko orrialdeen arteko loturak

Orrialde honek izen-tarte nagusikoak izanik beste izen-tarte batzuetan dauden orrialdeetara loturak dituzten orrialdeak zerrendatzen ditu (Aparteko, Eztabaida, Wikipedia eta Txantiloi izen-tarteak izan ezik), eta hori ez da gomendagarria.

§ Izena eman edo saio berria hasi

Izena emateko edo saioa hasteko jarraitu beharreko pausuak zein diren aipatu ditut. Bertara joan.

§ Kategoria zuhaitza

Horri honetan kategori baten izena idatzi eta eta bere edukia zuhaitz eran ikusi ahal izango duzu.. Kontuan izan horrek AJAX bezala ezagutzen diren Javascript funtzio aurreratuen beharra duela. Nabigatzaile zahar bat erabiltzen baduzu, edo JavaScript ezgaituta badaukazu, ez du funtzionatuko.

§ Kategoria gehiagotan sailkatuta dauden orrialdeak

Kategoria ezberdin askotan sailkatuta dauden artikuluen zerrenda irteten da orrialde honetan.

§ Kategoriak

Wikipedian artikuluak sailkatzeko dauden kategorien zerrenda pantailaratzen da.

§ Kategorizatu gabeko irudiak

Aparteko horri honetan kategoriatan sailkatu gabeko irudiak erakusten zaizkigu.

§ Kategorizatu gabeko kategoriak

Hemen emanda kargatzen den aparteko orrian kategoririk ezarri gabeko kategorien zerrenda aterako zaigu.

§ Kategorizatu gabeko horrialdeak

Horri honetan kategorizatu gabeko orrialdeen zerrenda irtengo da.

§ Lankidearen ekarpenak

Honako bilatzailea aterako zaigu bertan.

Bertan IP helbidea edo lankide-izena zehazteko eremua, Wikipediaren zein ataletan bilatu nahi den aukeratzeko aukera konboa eta ekarpena egin deneko urtea eta hilabetea zehaztu ahalko dugu.

§ Liburuak

Aparteko horri honetatik ISBN liburutegien bilaketa egin daiteke.

§ Lotura gehien dituzten irudiak

Horri honetan, berarekiko lotura gehien dituzten irudiak erakusten zaizkigu.

§ MIME bilaketa

Orrialde honek fitxategiak bere MIME motaren arabera iragaztea ahalbidetzen du.

§ Orrialde berriak

Hemen azkena sortutakotik zaharrenetara zerrendatzen dira orrialde edo artikuluak. Aldi berean bilatzaile bat ere badago.

Bertan Wikipediaren zein ataletan bilatu nahi den aukeratu eta erabiltzaile konkretu baten azken artikulu edo orrien bilaketa egin dezakezu.

§ Orrialde eskatuenak

Aparteko horri honetan orrialderik solizitatuenen zerrenda agertuko da.

§ Orrialde guztiak

Jarraian Wikipedian dauden orrialde guztiak zerrendatzen dira. Bilatzaile edo filtro bat ere eskaintzen zaigu, bilaketen emaitzak zehazteko.

§ Orrialde itsuak

Jarraian kargatutako orrialdean zerrendatzen diren orrialdeek ez daukate wikiko beste orrialdeetarako loturarik.

§ Orrialde laburrak

Orri honetan Wikipediaren baitan dauden artikulurik laburrenak zerrendatzen dira.

§ Orrialde luzeak

Orrialde laburren kontrakoa, kasu honetan orrialderik luzeenak eta gehien okupatzen dutenen zerrenda pantailaratuko da.

§ Orrialde umezurtzak

Jarraian zerrendatutako orrialdeek ez daukate wikiko beste orrialdeetatik loturarik.

§ Orrialde zaharrenak

Wikipedian goizena sortutako artikuluen zerrenda erakusten da aparteko horri honetan.

§ Orrialdeak esportatu
§ Sailkatu gabeko txantiloiak

Kategorizatutako txantiloien zerrenda bistaratzen da orri honetan.

§ Segimendu zerrenda

Erabiltzaile bakoitzak jarraitzea erabaki duen orrialdeen zerrenda irteten da aparteko orri honetan (erregistratua egon behar zara).

§ Sistemako mezu guztiak

MediaWikin erabiltzen diren mezu guztiak zerrendatzen direneko orria azalduko zaigu.

§ Txantiloi erabilienak

Erabiltzaileek gehien erabiltzen dituzten txantiloien zerrenda agertuko zaigu.

§ Txantiloi ordezkatzailea
§ Web loturak bilatu

Orri honetatik web orrien loturen bilaketak egin ahalko ditugu.

§ Wikimediako beste hizkuntzatako proiektuen zerrenda

Orri honetan beste hizkuntzetan gauzatutako proiektuen zerrenda azalduko zaigu.

§ Wikimediaren Administrazio Kontseiluaren aukeraketa

Hemendik Wikipediaren administrazio kontseilurako aukeraketa egin ahalko dugu. . Orria kargatu eta 20 segundora kanpoko zerbitzari batetara berbideratuak izan ahalko gara eta aukeraketa bertatik egin.

o Inprimatzeko bertsioa

Hemen sakatuta portada moduko orrialde bat kargatzen da atal ezberdinekin: Nabarmendutako artikulua, asteko irudia, Wikipedia(laguntza, tutoriala...), atariak, azken berriak, urteurrenak eta wikipediaren beste proiektuak.

o Lotura iraunkorra

Bertan sakatuta ere azala erakusten du baina kasu honetan berau editatzeko aukerarekin, goiko fitxa edo “pestañak” habilitaturik.

o Artikulu hau aipatu

Unean kargatuta dagoen artikuluaren aipamenak egiteko da tresna hau. Bertan sakatuta kargatzen den orrian, artikuluaren bibliografia eta estiloa erakusten ditu. Bilatzaile bat ere badago nahi dugun orriaren aipamenak bertatik bilatzeko.

· BESTE HIZKUNTZAK

Wikipedia eleanitza da, eta tresna honetan azaltzen den zerrendan aukeratu dezakegu ze hizkuntzatan nahi dugun artikuluak sortu, editatu eta ikustea.


TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: airetau(a bildua)gmail.com